Adineko pertsonak
Zahartzaroa prozesu fisiologikoa da, sorkundean hasten dena eta bizitzaren limite biologikorarte heltzen dena.
.... | ![]() |
Zahartzea, abiadura desberdinetan aurreratu liteke, faktore genetikoengatik, baina baita ingurune faktoreengatik ere, faktore horien artean elikadura dago.Adineko pertsonen egoera fisiko eta mentala bizitza helduan elikatu diren moduarengatik baldintzatua dago baita haurtzaroan elikatu diren moduarengatik ere.
Aldaketak asko dira eta bizitzako arlo guztietan ematen dira, fisiologikoak, psikologikoak, sozial eta ekonomikoak. Adinari lotutako aldaketa hauek dietarekin, elikadura patroiekin edo bakoitzaren egoera nutrizionalarekin aldatu daitezke.Elikadurak adineko pertsonetan funtzio ezinbestekoa dauka.Nutrizio beharrak betetzeaz gain aspektu gastronomikoetan, erlazio pertsonaletan eta espazio ludioetan laguntzen du.
Pertsonen arteko barietate haundiagatik nutrizio behar desberdinak daude, adineko pertsonetan horrek elikadura eredu pertsonalizatuak egitera behartzen du, kontuan edukiz, osasun egoera, patologia, medikamenduen kontsumoa, ezaugarri soziokulturalak, autonomia maila , jarduera fisikoa eta elikadura kontsumo ohiturak.
Gehiago jakin ...
- Hábitos saludables mayores de 65 años. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad
- Alimentación y actividad física en personas de edad avanzada. Estrategia NAOS
- Taller alimentación saludable y actividad física. Manual para las personas mayores. Vive más y mejor.
- Sociedad Española de Geriatria y Gerontología . Mayor y salud